Buscar:

Martxoak 25 larunbata, ate irekien lehen jardunaldia ospatuko dugu, 2023-24 ikasturtean emango diren jarduera fisikoen eta kirol jardueren heziketa zikloak aurkeztuz:

  • Natura inguruneko gidari lanetako eta aisialdiko teknikaria (TEKO)
  • Egokitzapen fisikoko goi mailako teknikaria (TSAF)
  • Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko goi-mailako teknikaria (TSEAS)

Eskatu hitzordua ate irekietan parte hartzeko

Ate irekiak, Martxoak 25 larunbata, ospatuko dira  goizeko 10:00etatik 13:00ak bitarte.

Interesa izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan posta bidez (secretaria@gainberri.com) jardunaldian izena eman ahal izateko. Jardunaldia, talde txikietan antolatuko da, eta beti ere hitzordua eskatuz. 

Bestetik, informazio bilera pertsonalizatua hitzartu nahi duten familien eskura gaude, bilera honen bidez azalduz, gure proiektuaren nondik norakoa eta suertatu daitezkeen kontsulta edo zalantzak argituz.

 

Matrikula irekia

Gainberriko heziketa zikloak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak baimendutako ikastaro ofizialak dira.

  • Erdi mailako Natura inguruneko gidari lanetako eta aisialdiko teknikaria zikloa(TECO), eta goi mailako egokitzapen fisikoko teknikaria(TSAF) zikloak, ikasketa pribatuak dira, beraz ikastetxea berak kudeatzen du ziklo hauen matrikula. Dagoeneko matrikula epea irekita dago.
  • Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko goi mailako teknikari zikloa, itunpeko zikloa izanik, Hezkuntza Saila izango da matrikula egutegiaren kudeaketaren arduraduna. ( Aurrematrikula eta matrikula epeak zehazteko zain)