Buscar:

Datorren Martxoaren 16an, larunbata, 2024-2025 ikasturtean emango diren Gorputz eta Kirol jardueraren heziketa zikloetako lehen ate irekien jardunaldia ospatuko dugu.

  • Natura inguruneko eta aisialdiko gidaritzako teknikaria. (Itunpeko zikloa)
  • Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko goi mailako teknikaria. (Itunpeko zikloa)
  • Egokitzapen fisikoko goi mailako teknikaria. ( Ziklo pribatua)

 

Eskatu zure hitzordua ate irekietara bertaratzeko

Martxoak 16, larunbata, lehen ate irekien jardunaldia ospatuko da goizeko 10:00etatik 13:00ak bitarte.

Jardunaldia talde txikietan antolatuko da, eta beti ere aurrez, hitzordua eskatuta. Izen emateko sakatu hemen.

Informazio gehiago nahi izanez gero edota zalantzarik izanez gero, jar zaitezte harremanetan idazkaritzarekin:

Bestetik, informazio bilera pertsonalizatua hitzartzera goinbidatzen zaituztegu. Bertan, ikastetxeko zuzendaria den Gurutz Aginagaldek, ikastetxeko proiektua azaldu eta suerta daitezkeen zalantza eta kontsulta guztiak argitzeko aukera izango duzue.

 

Nola kudeatzen da matrikula eta izen ematea?

Gainberriko heziketa zikloak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak baimendutako ikastaro ofizialak dira.

Egokitzapen fisikoko goi mailako teknikaria:

  • Izaera pribatuko zikloa denez, Gainberritik zuzenean kudeatzen dira izen emate guztiak. Matrikula aldia jada irekita dago.

Erdi mailako TECO zikloa eta Goi mailako TSEAS zikloa:

  • Itunpeko zikloak direnez, hezkuntza delegaritza izango da matrikularen egutegia argitaratzeko arduraduna. ( Datak argitaratzeko zain)