Martxoak 22 larunbata eta apirilak 28, 2025-2026 ikasturtean Gainberri ikastetxean eskainiko diren kirol heziketa ezberdinen ate irekien jardunaldia ospatuko da.
- Natura inguruneko eta aisialdiko gidaritzako teknikaria.
- Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko goi mailako teknikaria.
- Egokitzapen fisikoko goi mailako teknikaria.
Ate irekien jardunaldia
Ate irekien jardunaldian, ikastetxeko irakasle taldeak Gainberriko hezkuntza proiektua aurkeztu eta interesa duzun heziketa zikloaren inguruko informazioa eta honen egunerokotasuna azalduko du.
Bisita talde txikietan antolatzen da, aldez aurretik hitzordua hartuta.
Ate irekien jardunaldiaren data eta ordutegiak:
- 2025eko Martxoaren 22, Larunbata (11:00-13:00)
Eskatu hitzordua hemen. - 2025eko Apirilaren 28a, Astelehena ( 17:30-19:30)
Eskatu hitzordua hemen.
Informazio bilera pertsonalizatua
Familiek aukera izango duzue ikastetxeko zuzendariarekin elkartu eta informazio bilera pertsonalizatu bat izateko, bertan hezkuntza proiektua ezagutu eta izan daitezkeen kontsulta edota zalantzak argitu ahal izateko.
Izen ematea
Egun, Gainberrin eskaintzen diren hiru heziketa zikloak, itunpeko zikloak dira; Hori dela eta, onartzeko irizpideak eta izen emate prozesuko datak Hezkuntza delegaritzak ezarriko ditu. Oraindik, datak zehazteko zain aurkitzen dira ( informazio gehiago hemen).
Harremanetarako
Informazio gehiago behar izanez gero, edota informazio bilerarako hitzordua eskatzeko, zuen esanetara gaude:
- Tel. 943 673 948
- Email: secretaria@gainberri.com
- Idazkaritza: Astelehenetik Ostiralera 7:45etatik 14:45 etara