Gainberri Eskolaren helburu nagusia, bizi proiektua, maila pertsonalean zein kolektiboan eraikitzeko gai diren pertsonak hezitzen laguntzea da. Horregatik, pertsonak, dimentsio guztietan (kognitibo, afektibo, sozial, komunikatibo, etiko eta gorputzezkoan) osatuko dituen hezkuntza eskaintzen zentratzen gara.
Elkartasunaren balioak eta pertsonen aniztasun etniko, kultural, ideologiko eta erlijiosoarekiko errespetua indartzen dira.
Bai taldearen, bai taldea osatzen duten norbanakoen aniztasuna elementu aberasgarri gisa defendatzen da.
Era berean, ikasleei, beren gaitasunak ahalik eta gehien gara ditzaten lagundu nahi diegu, betiere erantzukizunaren printzipioa onartuz, eta balioetan oinarritutako prestakuntzaren bidez, gizartearen eraldaketan eta giza garapen jasangarrian parte har dezaten.
Gazteen prestakuntza akademiko, profesional eta pertsonalean laguntzeko, haien aniztasun, gaitasun eta talentu desberdinak aztertzen ditugu.
Kirol jarduerak eta jarduera fisikoak berezkoak dituzten balioei esker, prestakuntza osagarri bat ematen dute,: errespetua, konpromisoa, talde lana, erantzukizuna, ahalegina, iraunkortasuna, autoezagutza, bizikidetza, norberaren eta besteen zaintza, enpatia eta lidergotza.
Gure helburua, gazteek balio horiek eskuratu eta beren lanbide heziketan integratzea da, beren lan profesional eta baita bizimoduren bidez gizarteari transmititzeko.
Kristau identitatea
Gainberri, Mariaren Bihotza Misiolarien Kongregazioak, gizartea eraldatzeko tresna gisa, hezkuntzarekin duen konpromisotik sortu da.
“Gure ikasleen prestakuntzan, adimena ez ezik, pertsona osoa aberasten ahalegintzen gara, zientzien eta espiritu kristauaren artean dagoen harreman intimoa erakutsiz. Sortutako gauzen egia jakinarazten dugun bitartean, ikasleak egi eta sorkuntza ororen iturrira bideratzen ditugu, hau da, Kristo bera. Ikasleei, eskubidea dutelako, balio moralak kontzientzia zuzenez estimatzen eta beraien pertsonara atxikitzera erakusten diegu.” (Kongregazioaren estatutuak)
Hezkuntza humanizatzeko gure konpromisoak, pertsona modu integralean hezitzea dakar. Gure eskolak, pertsona bakoitzaren duintasuna aitortu, errespetatu eta baloratzeko espazio egokiak izan behar ditu. Norberaren talentuak eta bizitzaren bokazio zentzua deskubritzea, misio hezitzaile bezala ulertzearen ondorioa da.
Gure hezkuntza proposamenak, ikasle guztiei lagundu nahi die beren hazkunde pertsonalean, beren sinesmenak errespetatuz, elkarrizketa ezaugarri duen mundu honetan, pertsona gisa hazten lagunduz, elkarrekiko eta bestearekiko ezagutza, beraien sinismenak errespetatu, norberaren sinesmenei uko egin gabe.
Lehenik eta behin, elkarrizketa hori, giza bizitzari buruzko elkarrizketa bat izanda, haietara irekita egonda, haien munduan, egoteko eta ikusteko modua partekatuz, haien nahiak eta itxaropenak, haien balio erlijiosoak, elkarrekiko aberastasun bat izanik.
Horretarako, lehen eta funtsezko oinarrian inspiratzen gara: ebanjelioaren pedagojian, mundua Jainkoaren proiektuaren arabera eraldatzera bideratua.