Buscar:
 

Izen ematea eta matrikula

Gainberri eta gure hezkuntza proiektua ezagutzea gustatuko litzaizuke? Zuzendaritza pedagogikoarekin elkarrizketa bat eskatu:

 

kontakturako formularioaren bidez

Izen ematea

Itunpeko heziketa zikloak

Egun, Gainberrin eskaintzen diren heziketa ziklo guztiak itunpeko zikloak dira. Hori dela eta, sarbide eta onarpen prozesuaren irizpide eta epeak hezkuntza delegaritzak ezarritakoak dira. 

Izen emate egutegia honakoa da:

Eskaera onarpena

  • Onarpen eskaeraren aurkezpena edota aurrematrikula: 2026eko maiatzak 4tik 22ra biak barne. ( Eskaera aldatu edo zuzentzeko aukera: Maiatzak 22 arte)
    • Presentzialki: Izen emate eranskina eskuratu dezakezu eta ikastetxean aurkeztu dagokion epean, NAN agiria eta espediente akademikoaren fotokopiekin, 08:30etatik 13:00etara
    • Online: Eman izena hemen
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota bestelako dokumentazioa entregatzeko epea: Ekainak 30 arte.
  • Behin behineko zerrenden argitarapena: Uztailak 6.
  • Behin behineko zerrenden erreklamazio epea: Uztailak 9 arte, 12:00.
  • Behin betiko zerrenden argitarapena: Uztailak 13.

Matrikulazioa

  • Ohiko matrikulazio aldia
    • I. FASEA: Uztailak 13-15 bitarte, biak barne (14:00ak arte).
    • II. FASEA: Uztailak 17.
    • III. FASEA: Uztailak 21 eta 22.
  • Ez ohiko matrikula aldia: Uztailaren 23 eta 24 eta Irailaren 1etik urriaren 16ra, biak barne.

Dokumentazio eta epeen inguruko informazio gehiago sakatu hemen.

 

Informazio bilera pertsonalizatua

Familiek aukera izango duzue ikastetxeko zuzendariarekin elkartu eta informazio bilera pertsonalizatu bat izateko, bertan hezkuntza proiektua ezagutu eta izan daitezkeen kontsulta edota zalantzak argitu ahal izateko.

 

Harremanetarako

Informazio gehiago behar izanez gero, edota informazio bilerarako hitzordua eskatzeko, zuen esanetara gaude:

KONTAKTURAKO FORMULARIOA

    Informazio buletina jaso nahi dut