TSEAS
Gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioko goi-mailako heziketa zikloa Jarduera Fisikoen eta Kirol Jardueren lanbide arloaren barruan dago.
Ikasketa hauek, erabiltzaile mota guztientzako, gorputz eta kirol animazioko eta jolas animazioko proiektuak egin, kudeatu eta ebaluatzeko gaitasuna ematen dute, irakaskuntza, gizarte eta kirol inklusioko eta aisialdiko jardueren bidez. Guzti hauek, inplikatutako profesionalen jarduerak koordinatuz, haien segurtasuna bermatuz, ingurumena errespetatuz eta erabiltzaileen gogobetetzea lortuz.
Gainera, tituluak, aisialdiko profesional gisa ere aintzatetsiten ditu ikasleak. Beraz, ikasketak Aisialdiko Zuzendari tituluaren parekoak dira.
Ikasketa horiek egiten dituzten ikasleek, Lehen Laguntzen ziurtagiria eta SVB/DESA (oinarrizko bizi-euskarri eta kanpo desfibriladore erdi-automatiko) titulu ofiziala ere eskuratuko dituzte.
Heziketa ziklo honetako ikasleek LH duala aukeratu dezakete, hau da, enpresan eta prestakuntza zentroetan, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak konbinatzen diren modalitatea.
1.000 orduko praktikaren bidez, ikasleek, lehen eskutik, enpresa erreal batean ezagutzak nola aplikatu eta zeharkako gaitasunak nola eskuratu ikasiko dute, hala nola, talde lana edo enpresa beraren tresna espezifikoak menderatzea.
Gizarte eta Kirol Irakaskuntzako eta animazioko goi-mailako teknikaria da, Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Animazioko goi-mailako teknikaria ordezkatzen duen titulazioa, LOGSEtik LOEra igaro ondoren. Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Animazioko goi-mailako ez bezala, Gizarte eta Kirol Irakaskuntzako eta animazioko goi-mailako teknikaria ez da Jarduera Fisikoak eta Kirolak lanbide arloko goi-mailako heziketa ziklo bakarra; izan ere, Egokitzapen Fisikoko goi-mailako teknikari izeneko goi-mailako ziklo bat ere bait dago.
Goi-mailako ziklo edo moduluetan sartzeko, gutxienez baldintza hauetako bat bete behar da:
Lantokiko Prestakuntza (LP) derrigorrezko lanbide modulu bat da, eta lehen hiruhilekoa gainditzen denean has daiteke, betiere irakasleen klaustroak egoki irizten badu.
Prestakuntza praktiko aldia da enpresan, eta zuzenean garatzen da lantoki baten (enpresa) benetako ingurunean.
Lantoki prestakuntzako moduluak ez du lan izaerarik, ezta beka harremanik ere; modulua egiten duten ikasleek praktika hitzarmen baten bidez egiten dute, eta irakaskuntza arautuetan matrikulatuta jarraitzen dute.
Heziketa ziklo honetako ikasleek LH duala aukeratu dezakete, hau da, enpresan eta prestakuntza zentroan, ikasleak, ikasteko eta irakasteko prozesuak konbinatzen diren modalitatea.
Heziketa zikloaren iraupena 2.000 ordukoa da guztira, eta bi ikasturtetan zehar garatzen dira.
Zikloa goizez ematen da.
Modulu bakoitzeko lehen saioan, tutoreak, amaierako helburuak, programa, beharrezko materiala eta abar azalduko dizkie ikasleei, eta ebaluaziorako zer tresna eta jarduera egingo diren ere zehaztuko du, bai eta, beharrezkoa izanez gero, errekuperazio mekanismoak ere.
Ikasturtea 3 hiruhilekotan antolatzen da, eta ohiko 3 ebaluazio saio eta ezohiko saio bat izango ditu. Horietako bakoitzean kalifikazioen buletin bat ere emango da.
Heziketa zikloaren ezaugarriak direla eta, modulu bakoitzerako material eta ekipamendu tekniko egokia eduki behar da. Matrikulazio prozesuan zehar, ikasleei eta familiei zerrenda bat emango zaie, eta tutoreek/irakasleek ikasturteko lehen astean xehetasun teknikoak zehaztuko dituzte (hasierako kreditua).
Heziketa zikloan, ikastetxeko instalazioak eta ekipamenduak erabiliko dira, baita ikaskuntza eraginkorra izateko beharrezkoak diren kirol instalazioak ere (adibidez, hipika).
Heziketa zikloa gainditzeko, irakastorduetatik haratagoko zereginak egin behar dira. Alde horretatik, ikasgela etxera hurbiltzea errazten duen tresna teknologikoa da Esemtia plataforma. Euskarri malgua da eta etengabe eguneratzen da ikaslearen lan dinamikara. Ez du ordezkatzen ikastetxera joatea, baina hainbat alderditatik osatzen du:
Ikasturte hasieran, ikasle bakoitzak ikastetxeko posta elektronikoko helbide bat izango du, eta Esemtia plataforman sartzeko gako bat jasoko du.
Zerbitzu ikaskuntza, ikaskuntza prozesuak eta komunitateari zerbitzua emateko prozesuak, proiektu bakar batean konbinatzen dituen hezkuntza proposamena da. Proiektu horretan, parte hartzaileek, ingurunearen benetako beharren gainean lan egiten dute, hura hobetzeko helburuarekin.
Proposamen metodologiko honek hainbat diziplinatatik datozen ezagutzak erlazionatzen laguntzen die gure ikasleei, ikaskuntza funtzionala garatuz, ikasitako ezagutzak eta haiek planteatutako erronkei irtenbideak eta erantzunak emateko dituzten trebetasunak aplikatu eta praktikan jartzeko aukera ematen diena.
Hainbat joko mekanika erabiltzen ditugu heziketa zikloko ikasgaietan, motibazio, kontzentrazio, ahalegin, fidelizazio eta jolaseko beste balio positibo komun batzuk sustatzeko.
Ikasleek praktikak egiten dituzte gure inguruko kirol ekitaldietan, eta langileak hautatzeko prozesuetan parte hartzen dute, enpresa jakin batzuetan lantokiko prestakuntza egin ahal izateko. Prozesu horrek lan errealitatera hurbiltzen ditu.
Ziklo honetan, kurrikulum irteera ugari egingo ditugu, eta ematen diren ikasgaiekin lotutako hitzaldietara ere joango gara.
Tutoretza ezinbestekoa da ikasleak arlo akademikoan eta pertsonalean aholkatzeko eta orientatzeko, eta haien funtsezko gaitasunen eta gaitasun profesionalen kontzientzia hartzeko aukera ematen die.
Hurbiltasuna da gure proiektu pedagogikoaren ardatzetako bat, taldearen eta ikasgelaren bizitza sozioeraginkorra dinamizatzeko eta ikasleak orientatzeko, bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta.
Ahaleginaren kultura modu sistematikoan lantzen dugu, eta heldutasuna, erantzukizuna eta konpromisoa bultzatzen ditugu. Eta tutoretza ekintza ardatz hauetan egituratzen dugu:
Irakasle talde osoak ikasleen orientazio akademiko, pertsonal eta profesionala zaintzen du, eta bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten du.