Buscar:
 

Lantokiko prestakuntza
eta LH Dual

Hezkuntza proiektua

Lantokiko prestakuntza, lan mundura aurrera pauso bat

Lantokiko prestakuntza, gehienetan ikasleak lan esparruan duen lehen harremana izan ohi da. Lan esperientzia honen bidez, gaitasun profesioanal eta sozialak garatzeko aukera dute, lan testuinguru erreal batean, eta honek etorkizunean bere curriculuma hobetzea dakar.

Gainberri ikastetxeko erdi mailako ( natura inguruneko gidari lanetako eta aisialdiko teknikaria) zein goi mailako ( egokitzapen fisikoko goi mailako teknikariak eta gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko goi mailako teknikaria) ikasleak bigarren kurtsoan zehar burutzen dituzte haien praktika aldiak, lan munduko zenbait enpresetan.

Praktika aldien hautaketa prozesua, lantokian hasi baino hilabete batzuk lehenago hasten da. Ikasle eta irakasleen artean, aurretiko bilaketa lan bat egiten dute, kasu bakoitzari hobekien egokitzen den enpresaren bila. Halaber, kontuan hartzen dira ikaslearekiko lan tokiak duen hurbiltasuna, eta honek duen ordutegia bat datorrela gazteek eduki ditzazketen bestelako ekintzekin. Garrantzitsua izan ohi da ere, ikasleak lan tokian izan dezakeen laneratzeko aukera etorkizunean.

Kirol arloko profesionalen lan eskaera handia dela eta, batzuetan ikasleak beren praktikak amaitu eta enpresan bertan lan eskaintza jaso ohi dute. Kasu hauetan, lan jarduera eta ikasketen jarraipena uztartzeko aukera emango duten ordutegiak adosten dira.

Egindako azterlanen eta ikasleen lehentasunaren arabera, ikasleek aretoko teknikari, entrenatzaile, sorosle, natura inguruneko gidari, monitore, dinamizatzaile etab. gisa lan egiten dute aukeratutako disziplina erakundeetan, hala nola, kiroldegi,gimnasio,kirol klub, ikastetxe, egoitzak, abentura parkeak, hipika etab.

Gainberrirentzat, ikastetxe bezala, funtsezkoa da lantokiko prestakuntzaren bidez sortzen den ikastetxe-enpresaren arteko harremana eta elkar lana. Honi esker, jakintza eta ezagutza ezberdinak elkar trukatzen dira enpresako profesional eta ikastetxeko irakasleen artean, honela ikasleen ikasketa prozesu kalitatea hobetu eta lan merkatuak duen behar eta premietara egokitzeko aukera areagotuz.

Horregatik, gure ikasleek enpresetan lan praktikak egitea sustatzen dugu eta gure prestakuntza proposamenaren barne, Lanbide Heziketa Duala eskaintzen dugu.

LH dual

LH Duala, Lanbide heziketako (LH) modalitate bat da, bertan elkar lotzen direlarik, ikasleak enpresarengandik jasotzen duen ikaskuntza eta ikastetxeak eskaintzen dion irakaskuntza-ikaskuntza prozesua.

Honen helburua, lanbide heziketak duen irakaskuntza, lan merkatuaren beharretara egokitzea da; honen bidez, enpresa eta ikastetxeen arteko harremana eta erantzukizuna batzen direlarik,  ikasleen prestakuntzaren prozesuan zehar.

Zer ekarpen egiten die ikasleei?

  • Ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzea eta, horrela, langile kalifikatu gisa lan munduan sartzen laguntzea
  • Kurrikulum profesionala hobetzea
  • Lanbide gaitasunak garatzea lan ingurune erreal batean

Modalitate honekin, enpresen beren erantzukizun sozial korporatiboa eta lanbide heziketa, lan munduaren errealitate sozio ekonomikora hurbilduko duen kultura sustatzen dute eta aldi berean, autonomia erkidegoetako eta estatuko ekonomia produkzio eta zerbitzu sektoreen garapen pertsonalen beharrei erantzuna bilatzen dute.