Buscar:
 

Lanbide Heziketa

Hezkuntza proiektua

Etorkizuneko lanbide heziketa

Gure gazteen etorkizuna, globalizazioak, demografia aldakorrak, baliabideen eskasiak, klima aldaketak, berrikuntzak, teknologia dinamikoek eta esparru profesional ezberdinen pertsonalizazioek markatuko dute. Giza dimentsioa funtsezkoa da egoera berri honetan, eta aurrekaririk gabeko hezkuntza erronka baten aurrean gaude.

Horregatik, Gainberrin ziur gaude, pertsonen formakuntzak, etorkizunari aurre egiteko duen garrantziaz.

Pentsamendu kritikoa eta eraikitzailea, erresilientzia, moldagarritasun, konpromiso eta elkartasunari lotutako trebetasunen eta gaitasunen hobekuntza funtsezko elementuak dira gure hezkuntza proiektuan; izan ere, ikasleek gaitasun, jarrera eta esperientzia digitalak nahiz berrikuntza eta sormenekoak eskuratu behar dituzte, teknologia eta humanitateak uztartuta.

Gure eredu pedagogikoa, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzako zeharkako proiektuetan oinarrituta dago, eta gaitasun tekniko eta espezifiko nahiz gaitasun pertsonalak, digitalak, komunikazioko, sormeneko, talde lanekoak eta ekimen ekintzailekoak garatzeko ikaskuntza prozesu batera eramaten gaitu.

Gure lan proposamena, gure irakasleek diseinatutako moduluarteko programazio baten bidez garatzen da, benetako egoerei aplikatutako proiektuen bidez. 

 

Etengabeko prestakuntza

Pertsonen lan bizitza osoan, gaztaroan eta helduaroan, jarraipena duen prozesutzat hartzen dugu lanbide heziketa.

Horrela ba, sektorekako eta zeharkako arloen formazio osagarria, ezagutzak birziklatzea eta etengabe aldatzen ari den lan merkatura egokitzen diren gaitasun berriak eskuratzea.

Gainberriren helburua, prestakuntza integratuko gune batean bihurtzea da, pertsonen prestakuntzan, jarduera fisikoen eta kirol jarduera hitzek daukaten zentzurik zabalena artuz, sektoreko administrazio eta erakundeen lankidetzarekin.