Buscar:
 

Gure historia

Nor gara

Gure historia

Gainberriren historia 1958an hasi zen, Maria Güell amak sortutako Misioneras Hijas del Corazón de María kongregazioak (kongregazioaren webgunerako esteka), Tolosan (Gipuzkoa),  Gainberri (“mendi berria”) izeneko mendi batean, bere hautagaiak prestatzeko etxe bat erosi zuenean.

Etxea txalet polit bat zen, euskal arkitekturako baserri mota zuen eraikuntza bat, 6.000 metro koadroko finka baten erdian, zuhaitz eta landaretzaz inguratuta. Gainera, enklabe pribilegiatua zuen, Tolosako erdigunera erraz sartzeko modukoa.

Kongregazioak gaituta, 1959an Gainberri finkan, eskola pribatu txiki bat hasi zen, inguruko familien eskaria ikusita, Tolosako alde zaharrera ez joatea nahiago baitzuten. 1962an, Ikastetxe hori, Izaskungo Andre Mariaren (Tolosako patroia) izena hartu zuen, eta eskolaurre, lehen hezkuntza eta oinarrizko batxilergoko ikastaroak ematen zituen, emaitza akademiko oso onekin.

Casa inicial en Tolosa

Hasierako etxea Tolosan (1959. urtea)

Segunda fase en obras

1966. urtea

Patio (año 1970)

Patioa (1970. urtea)

Ikastetxe berri bat

1973-74 urteetan, eskola, itunpeko OHO ikastetxe izatera pasa zen, 2003an beste bi ikastetxe erlijiosorekin bat egin eta Hirukide Gainberri bihurtu zen arte.

Hasierako txaleta ikastetxe berri bat eraikitzeko eraitsi zen, Estatuak ezarritako eskakizunei jarraituz, haur-hezkuntza (parbuloak), OHO eta batxilergoko (pribatua)  ikasgelak hartzeko gai izango zena, eta ikastetxearen titular ziren erlijio-komunitatearentzako beste gune bat. Aurrerago, 2003an, 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako gelak hartzeko eta esparruan, gune zabalak eta berdeguneak edukitzeko, eraikin osoa berregituratu zen.

Casa al final de las obras

1994. urtea

Garai berri bat hasi da

Azkenik, 2020-21 ikasturtean aro berri bat hasiko da, tolosaldeko gazteentzat, jarduera fisikoen eta kirolen arloko lanbide heziketarako proiektu bat egingo da Gainberri izenarekin.

Gainberri, horrela, bere ibilbidean zehar, inguruko haur eta gazteen bertako baldintzetara eta hezkuntza beharretara egokitzen joan da, ikasle horien prestakuntza pertsonal eta profesionalean aktiboki laguntzen, gogo, entrega eta konpromisoarekin, 1958an hasi zen espiritu berarekin.

Ikastetxearen titularra kongregazio erlijiosoa eta katolikoa da, eta irakaskuntzarako printzipio orientatzaileak, balio kristauetan oinarritzen dira. Beti pertsonaren heziketa integrala bilatuz, adimena ez ezik pertsona osoa aberastuz, artea, zientzien eta espiritu kristauaren artean dagoen harremana erakutsiz.