Buscar:

2025-2026 ikasturtetik aurrera, Gainberrik Dietetikako heziketa-ziklo berria eskainiko du LHko eskaintzan, itunpeko modalitatean.

Dietetikako goi mailako zikloari esker, besteak beste, plangintza dietetikoan, elikagaien kalitatearen kontrolean, nutrizio heziketan eta osasunaren sustapenean gaitasunak eskuratzeko aukera izango dute ikasleek.

Ziklo hau, osasungintza lanbide arloko goi mailako heziketa ziklo bat da. Kontuan izanik Gainberri zentroa, kirol heziketa eskaintzen duen zentroa dela, dietetikako ziklo berri honek kirol nutrizioarekin lotutako ikuspegia ere izango du.

Ziklo berri honekin, kiroletan espezializatutako Tolosako zentroak, bere eskaintza osatuko du, osasunaren eta errendimendu fisikoaren sektorearen egungo beharrekin bat datozen ikasketak eskainiz.

Gurutz Aginagaldek, ikastetxeko gerente gisa honakoa dio: nutrizioa eta dietetika funtsezko arloak dira etorkizuneko kirol-teknikarien trebakuntzan. Gure eskaintzan Dietetika zikloa sartzeak aukera ematen du gure ikasleek, erdi-mailako ikasketak amaitzen dituztenean, osasuna eta ongizatea ardatz dituen ibilbidea jarraitzeko.

 

LH Dual Praktikak

Eskola-etapaz gain, LH Dualeko praktikak egingo dira, ikasleek lan-munduarekin lehen harremana izateko, esperientzia irabazi eta testuinguru erreal batean gaitasunak garatzeko aukera izan dezaten.

 

Nola sartu Dietetika ziklora?

Itunpeko zikloa denez, onarpen irizpide eta epeak Hezkuntza Sailak ezarritakoak izango dira.

Sartzeko baldintzak, erdi mailako ikasketak, batxilergo titulua edo 3. mailako ziurtagiri profesionala izatea dira.

 

Zatoz gu ezagutzera!

Interesa izanez gero, informazio gehiago eskura dezakezu:

  • Ate irekien jardunaldia, Maiatzak 12 astelehena (17:30etan). Hitzordua eskatu.
  • Bakarkako informazioa bilera zuzendaritza taldearekin.

Idazkaritzarekin jar zaitez harremanetan ate irekietara bertaratu edota informazio bilerarako hitzordua eskatzeko:

secretaria@gainberri.com
Tel. 943 673 948
Idazkaritza: Astelehenetik ostiralera 07:45etatik 14:45etara
c/ Garmendiola Aldapa 2, 20400 Tolosa