Buscar:
ODS

Erantzukizun soziala eta GJH

Gainberrin, erantzukizun soziala helarazteko lan egiten dugu, ikastetxea bezala, gure ikasleak parte hartzen duten ekintza eta ekimen ezberdinen bidez.

Nazio batuen Agenda 2030ean ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburu (GJH) hauekiko konpromezua azaltzen dugu:

#3 Osasuna eta ongizatea

Gure ikastetxean jorratzen diren, Natura eta ingurunea eta aisialdiko teknikaria (TECO) Gizarte eta kirol irakaskuntzako goi mailako teknikaria (TSEAS) eta Egokitzapen fisikoko goi mailako teknikaria zikloen bidez, bizimodu osasungarria sustatzen dugu. Egun gure ikasle diren eta etorkizunean kirolaren profesional bezala, adin guztietako talde ezberdinen dinamizatzaile izanik, erabiltzaileen Osasuna eta ongizatearen zaintza bermatzen dugu.

Salud y bienestar

#4 Kalitatezko hezkuntza

Eusko Jaurlaritzak baimendutako ikastetxea gara, eta lanbide heziketa zikloak jorratzeko baldintza guztiak betetzen ditugu.

Laguntza eta tutoretza pertsonalizatua gure proiektu pedagogikoaren oinarri dira. Esperientzia handiko eta proiektuarekiko konpromezua azaleratzen duen irakasle talde bat dugu, metodologia aktibo, praktiko eta egoera errealen ikaskuntza bidez hezkuntza bikaintasuna bilatzen duena.

Gainera, lantokietako prestakuntza eta nazioarteko mugikortasun proiektuak sustatzen ditugu, halaber, Erasmus +.

Educación de calidad

#5 Genero berdintasuna

Gainberrin hezikidetza apikatzen dugu, neska eta mutilen arteko berdintasuna ardatz gisa duen hezkuntza eredua.

Gure ikasleen bakarkako garapena bultzatu eta sustatzen dugu, genero rolek baldintzatu gabe. Lan munduari dagokionez, aukera berdintasuna bilatzen dugu.

Igualdad de género

#10 Ezberdintasunak murriztea

Gure lurraldeko kolektibo zaurgarrien gizarteratzea sustatzen duten proiektu ezberdinetan parte hartzen dugu, hala nola, Jatorkin elkarteko gazte etorkinekin edota, Izaskun zahar egoitzako erabiltzaileekin.

Janari zein arropa bilketa ekimen ezberdinetan ere parte hartzen dugu eta borondatezko ekarpen zein hitzaldien bidez, adibidez, Tolotro ( garapen bidean dauden herrialdeetarako eskola materiala biltzea) bezalako ekimenak babesten ditugu.

Reducción de las desigualdades

#11 Hiri eta komunitate iraunkorrak

Komunitatearen parte hartzea sustatzen duten ekimen ezberdinak babesten ditugu, adibidez, Tolosan ospatzen den Tolobolei txapelketa. 

Urtero, odol emaile kanpainan ere parte hartzen dugu.

Ciudades y comunidades sostenibles

#13 Klimaren aldeko ekintzak

Jorratzen ditugun heziketa zikloetan natura eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen ditugu, ingurunea zainduz eta giza eraginak ahalik eta gehien murriztuz burutzen ditugun oinezko zein bizikleta irteeretan.

Gainera, etorkizunean natura eta aisialdiko teknikari izango diren haiei, natur ingurunearen interpretazioari eta ingurumenari buruzko ezagutzak azaleratzen dizkiegu, gerora beraiek etorkizuneko bezeroei helarazi dezaten.

Acción por el clima

#18 Hizkuntza eta kultura aniztasuna

Honako hau, 17+1 bezala ezagututako helburua, “GJH”ri gehitutako ekimena da, kultura zein hizkuntza guztien presentzia eta ezagutza sustatzen duena, pertsona eta gizartearen garapenerako.

Gainberrin klase zein jarduera eta ekintza guztiak euskaraz egiten ditugu. Euskararen aldeko ekimen ezberdinak ere babesten ditugu; Korrika; euskararen aldeko Euskal Herri osoan burutzen den martxa aldarrikatzailea.