Buscar:

Martxoak 16 astelehena eta apirilak 18 larunbata, 2026-2027 ikasturtean Gainberri ikastetxean eskainiko diren kirol heziketa eta dietetikako ate irekien jardunaldia ospatuko da.

  • Natura inguruneko eta aisialdiko gidaritzako teknikaria.
  • Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko goi mailako teknikaria.
  • Egokitzapen fisikoko goi mailako teknikaria.
  • Dietetika

 

Ate irekien jardunaldia

Ate irekien jardunaldian, ikastetxeko irakasle taldeak Gainberriko hezkuntza proiektua aurkeztu eta interesa duzun heziketa zikloaren inguruko informazioa eta honen egunerokotasuna azalduko du.

Bisita talde txikietan antolatzen da, aldez aurretik hitzordua hartuta.

Ate irekien jardunaldiaren data eta ordutegiak:

  • 2025eko Martxoaren 22, Larunbata (11:00-13:00) 
    Eskatu hitzordua hemen.
  • 2025eko Apirilaren 28a, Astelehena ( 17:30-19:30)
    Eskatu hitzordua hemen.

 

Informazio bilera pertsonalizatua

Familiek aukera izango duzue ikastetxeko zuzendariarekin elkartu eta informazio bilera pertsonalizatu bat izateko, bertan hezkuntza proiektua ezagutu eta izan daitezkeen kontsulta edota zalantzak argitu ahal izateko.

 

Izen ematea

Egun, Gainberrin eskaintzen diren lau heziketa zikloak, itunpeko zikloak dira; Hori dela eta, onartzeko irizpideak eta izen emate prozesuko datak Hezkuntza delegaritzak ezarriko ditu. Oraindik, datak zehazteko zain aurkitzen dira ( informazio gehiago hemen).

 

Harremanetarako

Informazio gehiago behar izanez gero, edota informazio bilerarako hitzordua eskatzeko, zuen esanetara gaude: