Gainberri Kirol Heziketa Zentroko ikasleek, Lanbide Heziketako ikasketen derrigorrezko LANPRAKTIKAK, Europar Batasuneko herrialde batetan gauzatu ditzakete, ERASMUS+ bekei esker.
Helburuak
- Ikasleei Europar Batasuneko lan merkatu zabalak dituen beharretara egokitzen lagundu.
- Ikasleek konpetentzi espezifikoak gara ditzaten lagundu, hizkuntza konpetentzia barne, eta lan esperientzia hartzearekin batera, herrialdeari buruzko kultura sozial eta ekonomikoaren ezagutza areagotu.
- Lantegi eta ikastetxeen arteko kooperazioa bultzatu.
- Gazteei kualifikazio maila altua garatzen lagundu, nazioarteko esperientziak ematen duen ikuspegi zabalagoa duten profesionalak formatuz.
Iraupena
HETEL-ek eskatu duen deialdiak, 13 asteko iraupena duen lan-praktikak hartzen ditu, egun osoko ordutegian.
Herrialde posibleak
Holanda (Eindhoven); Irlanda (Cork); Finlandia (Salpaus; Jyvaskyla); Italia (Milán; Pistoia; Cosenza; Palermo; Catania); Bulgaria (Sofia); Polonia (Varsovia); República Checa (Praga); Alemania (Bensheim; Bremen); Malta.
Baldintzak
- EMHZ-ko 2. kurtsoko ikaslea izatea HETEL sareko ikastetxe batean ikasturteko edozein titulazio ofizialean (ikasturtean matrikulatuta).
- Matrikulatuta dagoen ikastetxe horretako hautaketa prozesuan aukeratua izatea, eta inongo diziplina espedienterik edo antzekorik ez edukitzea.
- Europar Bastasuneko kide diren edozein 28 herrialde bateko hiritartasuna edukitzea, eta parte hartzen duten herrialde batekoa ez izanda ere, proiektuari elkartutako HETEL zentro batean matrikulatuta egotea.
- Ezin izango da aldi berean beste programa edo beka batean parte hartu.
- Erasmus praktiketako ikasleek, Lan Praktiken Ziurtagiria DERRIGORREZ eduki beharko dute, bukaeran dokumentua aurkeztu beharko dutelarik.
(*) Enpresa bezala bere aktibitatea arlo publiko edo pribatuan garatzen duen edozein erakunde ulertzen da, bere tamaina, erregimen juridikoa edo jarduten duen sektore ekonomikoa edozein izanda ere, ekonomia soziala barne.(oinarri legala, 2. artikuloa, 25. zenbakia).