Buscar:

Maiatzak 16 igandean, 21-22 ikasturtean emango ditugun Jarduera Fisiko eta Kiroletako Heziketa Zikloetarako ate irekien jardunaldia egingo dugu.

  • Natura inguruneko gidari lanetako eta aisialdiko teknikaria (TEKO)
  • Egokitzapen fisikoko goi mailako teknikaria (TSAF)
  • Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko goi-mailako teknikaria (TSEAS)

Ate irekietarako hitzordua

Ate zabalien jardunaldia maiatzaren 16 igandean izango da goizeko 10:00 etatik 13:00 etara. Covid-19 segurtasun eta prebentzio neurri guztiekin egingo den jardunaldi honetan parte hartu nahi duten familiak, emailez gurekin harremanetan jar daitezke izen emateko (secretaria@gainberri.com) .

Gainera, informazio bilera pertsonalizatu bat eska dezakezue (aurrez aurre edo telematikoa), gure hezkuntza proiektua ezagutu eta edozein zalantza  argitzearren.

 

Matrikula irekia

Gainberriko heziketa zikloak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak baimendutako ikastaro ofizialak dira. Ikasketa pribatuak dira, eta beraz, dagoeneko irekiak dauden matrikulak zuzenean kudeatzen ditugu.