
Eusko Jaurlaritzak, Gainberri ikastetxeko, gizarte irakaskuntza eta kirol animazioko goi mailako ziklorako ituna baieztatu du.
Beraz, datorren 2022-23 ikasturtetik aurrera, TSEAS zikloko lehen urteko ikasleentzat zikloa itundua egongo da.
Hezkuntza itunak, itundutako ikasketen langileen eta funtzionamenduaren guztizko kostuak partzialki finantzatzeko aukera ematen duenez, TSEASeko lehen ikasturtean matrikulatutako ikasleen kuotak egokituko dira.
Matrikula eta izen ematea
TSEASen ( itunpeko zikloa) kasuan, Eusko Jaurlaritzak ezartzen ditu izen eman eta matrikulatzeko epeak. 2022-23 ikasturterako honakoak dira erraztutako epeak:
Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
- Ikastetxean bertan maiatzaren 9tik 27ra arte, biak barne. (07:45-14:45)
- ONLINEeskabideak, maiatzaren 27ra arte.
TECO, TSAF eta TSEASeko bigarren mailan interesa duten ikasleek, zuzenean kudeatu ahal izango dute ziklorako matrikula ikastetxean bertan.
Urtarriletik aurrera zikloen izen ematea irekita dago, eta ikasturtea hasi bitartean izen ematea posible izango da plaza libreak aurkitzen diren bitartean.
Ikastetxeko idazkaritzatik, zuen esanetara gaude edozein kontsulta edota kezka argitu ahal izateko. Jar zaitez gurekin harremanetan hemen.
Ate irekien jardunaldia
Maiatzaren 22an, Igandea, Gainberriko heziketa zikloetako ate irekien jardunaldia ospatuko da goizeko 10:00etatik 13:00ak bitarte.
Interesa izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan posta bidez (secretaria@gainberri.com) jardunaldian izena eman ahal izateko. Jardunaldia, talde txikietan antolatuko da, eta beti ere hitzordua eskatuz.
Bestetik, informazio bilera pertsonalizatua hitzartu nahi duten familien eskura gaude, bilera honen bidez azalduz, gure proiektuaren nondik norakoa eta suertatu daitezkeen kontsulta edo zalantzak argituz.