Buscar:

Maiatzaren 22an, Igandea, Gainberriko heziketa zikloetako ate irekien jardunaldia ospatuko da. 

Maiatzak 22an igandea, ate irekien jardunaldia ospatuko dugu, 2022-23 ikasturtean emango diren Jarduera fisikoen eta kirol jardueren heziketa zikloak aurkeztuz. 

  • Natura inguruneko gidari lanetako eta aisialdiko teknikaria (TEKO)
  • Egokitzapen fisikoko goi mailako teknikaria (TSAF)
  • Gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko goi-mailako teknikaria (TSEAS)

 

Eskatu hitzordua ate irekietan parte hartzeko

Ate irekiak, Maiatzak 22 igandean ospatuko dira, goizeko 10:00etatik 13:00ak bitarte.

Interesa izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan posta bidez (secretaria@gainberri.com) jardunaldian izena eman ahal izateko. Jardunaldia, talde txikietan antolatuko da, eta beti ere hitzordua eskatuz. 

Bestetik, informazio bilera pertsonalizatua hitzartu nahi duten familien eskura gaude, bilera honen bidez azalduz, gure proiektuaren nondik norakoa eta suertatu daitezkeen kontsulta edo zalantzak argituz. 

 

Matrikula irekia

Gainberriko heziketa zikloak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak baimendutako ikastaro ofizialak dira. Ikasketa pribatuak dira, eta beraz, dagoeneko irekiak dauden matrikulak zuzenean kudeatzen ditugu.