Buscar:

Dietetika

Goi mailako Heziketa zikloa

Dietetikako goi mailako teknikaria

Bi ikasturte (2.000ordu)

FP DUAL praktikak

08:00-14:30etara (Astelehenetik ostiralera)

Dietetikako goi mailako heziketa zikloa osasungintza lanbide arlokoa da.

Ikasketa hauek, pertsona eta kolektiboei, nutrizio behar edota pertsonak izan ditzakeen patologiaren arabera egokitutako dietak osatu eta ikuskatzeko gaitasuna bermatzen dute; elikagaien eraketa kualitatiboaren kontrola eta ikuskaritza; elikagaien kalitate higieniko-dietetikoa zehaztea;elikagaien kontsebazioa, manipulazioa eta honen eraldaketaren gainbegiratzea;pertsonen eta komunitatearen Osasuna sustatzea elikadura hezkuntzaren bidez, Osasuna sustatzeko eta hezteko jardueren bidez.

Prestakuntza plana

Kurrikuluma

Kurrikuluma lanbide moduluen arabera taldekatutako kredituetan antolatzen da, honela banatuta:
  • Dietetikako kabineteen antolamendua eta kudeaketa. (90 o.)
  • Dietetikako fisiopatologia. (300 o.)
  • Dietoterapia. (250 o.)
  • Osasu-hezkuntza eta osasunaren sustapena. (150 o.)
  • Elikadura orekatua. (300 o.)
  • Elikaduraren kontrola. (175 o.)
  • Mikrobiologia eta elikadura-higienea. (175 o.)
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I  (120 o.)
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II (63 o.)
  • Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (60 o.)
  • Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna (30 o.)
  • Proiektu intermodularra (50 o.)
  • Hautazko modulua (84 o.)

Praktikaldiak LH Duala

Lantokiko prestakuntzak, lan munduarekin lehen harreman izateko aukera emateaz gain, esperientzia bizi eta testuinguru erreal batean ikasitako gaitasunak garatzeko aukera ematen du.

LOGSE ziklo bat denez, burutzen diren praktika aldiak  gutxienez 336 ordukoak eta gehienez 400 ordukoak dira.

Irteera profesionalak eta jarraipena

Nire ikasketak amaitzean, zertan egin dezaket lan?

  • Dietetika eta nutrizioko teknikaria
  • Dietista.
  • Catering-enpresetako elikadura-arduraduna.
  • Elikagaien higieneko teknikaria.
  • Elikadurako aholkularia.
  • Osasun-hezitzailea.
  • Lehen arretan zein osasuna sustatzeko zerbitzu orokorretan lan egin dezake. Baita ostalaritza-sektorean, jatetxe-arloan eta elikagaien industrien sektorean.

 

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu

  • Lanbide espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi mailako lanbide heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako moduluen arteko baliozkatzeak ezarrita.
  • Unibertsitate ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkatzeak ezarrita.

Sartzeko baldintzak

Goi-mailako ziklo edo moduluetan sartzeko, gutxienez baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Batxilergoko titulua izatea
  • Teknikari edo goi teknikari titulua izatea
  • Heziketa zikloan sartutako 3. mailako C mailako prestakuntza eskaintza gainditu izana.
  • Unibertsitate titulu bat izatea
  • Goi mailako heziketa zikloetarako sarbide proba gainditu izana.
  • 25 urtetik gorakoen edo 45 urtetik gorakoen unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.

Informazio interesgarriak

Iraupena eta ordutegiak

Heziketa zikloaren iraupena 2.000 ordukoa da guztira, eta bi ikasturtetan zehar garatzen dira.

Zikloa goizez ematen da.

 

Hasierako kreditua

Modulu bakoitzeko lehen saioan, tutoreak, amaierako helburuak, programa, beharrezko materiala eta abar azalduko dizkie ikasleei, eta ebaluaziorako zer tresna eta jarduera egingo diren ere zehaztuko du, bai eta, beharrezkoa izanez gero, errekuperazio mekanismoak ere.

 

Ebaluazioa

Ikasturtea 3 hiruhilekotan antolatzen da, eta ohiko 3 ebaluazio saio eta ezohiko saio bat izango ditu. Horietako bakoitzean kalifikazioen buletin bat ere emango da.

 

Materialak

Heziketa zikloaren ezaugarriak direla eta, modulu bakoitzerako material eta ekipamendu tekniko egokia eduki behar da. Matrikulazio prozesuan zehar, ikasleei eta familiei zerrenda bat emango zaie, eta tutoreek/irakasleek ikasturteko lehen astean xehetasun teknikoak zehaztuko dituzte (hasierako kreditua).

 

Instalazioak

Heziketa ziklo hau ikastetxeko barne instalakuntzetan ematen da. Ikastetxeak ikasgela zabalak eta argitsuak ditu; horien artean ekipamendu espezializatuekin osatzen den laborategia.

 

Esemtia plataforma

Heziketa zikloa gainditzeko, irakastorduetatik haratagoko zereginak egin behar dira. Alde horretatik, ikasgela etxera hurbiltzea errazten duen tresna teknologikoa da Esemtia plataforma. Euskarri malgua da eta etengabe eguneratzen da ikaslearen lan dinamikara. Ez du ordezkatzen ikastetxera joatea, baina hainbat alderditatik osatzen du:

  • Euskarri didaktikoa eta dokumentala: autozuzenketarekin, indartzeko/zabaltzeko edukiak eta jarduerak, ikasgaiarentzako oinarrizko kontzeptuak, baliabideak, irakasleek proposatutako estrategiak.
  • Agenda eta plangintza.
  • Eskola-familia komunikazioa, ikasleen hezkuntzaren oinarrizko zutabeetako bat. Dinamikoa izatea eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitzea lortzeko, Esemtiak komunikazio bide zuzena ematen die gurasoei.

Ikasturte hasieran, ikasle bakoitzak ikastetxeko posta elektronikoko helbide bat izango du, eta Esemtia plataforman sartzeko gako bat jasoko du.

Bikaintasun plana

Zerbitzu ikaskuntza

Zerbitzu ikaskuntza, ikaskuntza prozesuak eta komunitateari zerbitzua emateko prozesuak, proiektu bakar batean konbinatzen dituen hezkuntza proposamena da. Proiektu horretan, parte hartzaileek, ingurunearen benetako beharren gainean lan egiten dute, hura hobetzeko helburuarekin.

 

Erronka ikaskuntza

Proposamen metodologiko honek hainbat diziplinatatik datozen ezagutzak erlazionatzen laguntzen die gure ikasleei, ikaskuntza funtzionala garatuz, ikasitako ezagutzak eta haiek planteatutako erronkei irtenbideak eta erantzunak emateko dituzten trebetasunak aplikatu eta praktikan jartzeko aukera ematen diena.

 

Gamifikazioa

Hainbat joko mekanika erabiltzen ditugu heziketa zikloko ikasgaietan, motibazio, kontzentrazio, ahalegin, fidelizazio eta jolaseko beste balio positibo komun batzuk sustatzeko.

 

Eskola – Enpresa

Ikasleek praktikak egiten dituzte gure inguruko kirol ekitaldietan, eta langileak hautatzeko prozesuetan parte hartzen dute, enpresa jakin batzuetan lantokiko prestakuntza egin ahal izateko. Prozesu horrek lan errealitatera hurbiltzen ditu.

 

Kurrikulumetik kanpoko irteerak eta hitzaldiak

Ziklo honetan, kurrikulum irteera ugari egingo ditugu, eta ematen diren ikasgaiekin lotutako hitzaldietara ere joango gara.

Ikaslearen arreta

Tutoretza

Tutoretza ezinbestekoa da ikasleak arlo akademikoan eta pertsonalean aholkatzeko eta orientatzeko, eta haien funtsezko gaitasunen eta gaitasun profesionalen kontzientzia hartzeko aukera ematen die.

Hurbiltasuna da gure proiektu pedagogikoaren ardatzetako bat, taldearen eta ikasgelaren bizitza sozioeraginkorra dinamizatzeko eta ikasleak orientatzeko, bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta.

Ahaleginaren kultura modu sistematikoan lantzen dugu, eta heldutasuna, erantzukizuna eta konpromisoa bultzatzen ditugu. Eta tutoretza ekintza ardatz hauetan egituratzen dugu:

  • Taldeka: taldearen kohesioa, antolaketa pertsonala eta informazioa hurrengo etapetarako
  • Banakakoa: ikaslearen ezagutza eta balorazio sakona, profil pertsonal, behar, gaitasun, talentu, interes eta motibazioak. Halaber, ikasketa eta heldutasun estrategiak bilatzeari lotutako antolaketa zeregin bat ere badu, orientatzaile eta motibatzailea.
  • Familiekiko komunikazioa: ikasturtean zehar, tutoreak hiru elkarrizketa pertsonal egiten ditu batez beste guraso edo tutoreekin, ikaslearen lana baloratzeko, sortzen diren beharrei erantzuteko eta ekintza eta hobekuntza estrategi egokiak planifikatzeko. Gainera, famili-tutorearen komunikazioa, etengabea eta arina da posta elektronikoaren edo telefonoaren bidez.
  • Ikasgaiaren tutoretza: material bakoitzeko irakasleak, banaka edo lantalde txikitan, edukiera kurrikularrei aurre egiteko, hobetzeko eta sakontzeko behar dituen baliabideak bilatzen laguntzeko espazioa. Irakasgaiko tutoretza deialdia bi norabidekoa da, hau da, irakasleak dei dezake, egokitzat jotzen badu, edo ikasleak eska dezake, laguntza edo orientazioa behar badu.

 

Orientazioa

Irakasle talde osoak ikasleen orientazio akademiko, pertsonal eta profesionala zaintzen du, eta bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten du.

  • Orientazio pertsonalaren helburua, ikaslearen prestakuntza integrala lortzea da, haren gaitasun, nortasun eta interesak ezagutzea erraztuz eta irizpide propioak garatzen lagunduz.
  • Orientazio akademikoaren helburua, ikasleak, eduki, bai teoriko eta praktikoak, nola ikasi behar dituen hobeto ezagutzea da, eta bere ikaskuntza prozesuan eragina duten alderdien koordinazio eta integrazioa erraztea.
  • Orientazio profesionalak, ikaskeei lagundu egiten die, beren lanbideko espezializazioen eta etorkizuneko ikasketen aukeraketa orekatu eta arrazoitua egiten.
We're On Instagram
Plaza libreak goi mailako bi zikloetan! EAS (Gizarte eta kirol irakaskuntzarako eta animazioko goi-mailako teknikaria) eta AF (Egokitzapen fisikoko goi-mailako teknikaria).

Animatu eta jarri kontaktuan gurekin!

¡Plazas libres en los dos grados superiores! EAS (Enseñanza y animación sociodeportiva) y AF (Acondicionamiento físico)

¡Anímate y ponte en contacto con nosotros!

#Eas #af #gainberri
This error message is only visible to WordPress admins
Ha habido un problema con tu feed de Instagram.

Galeria

Dietetika