Buscar:
 

Praktika aldiak
LH Duala

Hezkuntza proiektua

Praktika aldiak, lan mundutik hurbilago

Lantokiko prestakuntza, ikasleek lan ingurune batekin duten lehen harremana izan ohi da. Honi esker, ikasleek esperientzia irabazi, gaitasun profesional zein sozialak testuinguru erreal batean garatzeko aukera izan eta curriculuma hobetzen dute.

Gainberrik jorratzen dituen ziklo guztietan, lantokiko prestakuntza lehen eta bigarren mailan eskaintzen da eta bi aukera aurkitu daitezke:

  • LH Dual Orokorra( derrigorrezkoa) : 608 ordu.
  • LH Dual Intentsiboa ( aukerakoa eta irakasle klaustroak baloratu beharrekoa) : Praktika aldietako orduak luzatzen dira eta irakastaldiaren zati bat, enpresan burutzen da.

 

Nola kudeatzen da lantokiko prestakuntza? 

Lantokiko prestakuntza kudeaketa, ikaslearentzako egokiena den lantokia bilatuz hasten da ,  ikaslearen tutoreak beti ere bilaketa gainbegiratu eta lagunduz.

Ikaslearen profila eta honen lan lehentasunez gain, zenbait faktore ere hartzen dira kontuan, hala nola ikasleak izan ditzaken beste jarduera batzuekiko hurbiltasuna zein ordutegi bateragarritasuna.

Era berean, kirol profesionalen lan eskari handia dela eta, aintzat hartzen da, lantokiak praktika aldien ondoren ikasleen laneratzea eskaini ahal izatea.

Burutu diren ikerketa ezberdin eta ikasleen lehentasunaren arabera, ikasleek aretoko teknikari, entrenatzaile, sorosle, natura-inguruneko gidari, monitore, dinamizatzaile etab. gisa aritzen dira lanean aukeratutako diziplina espezializatutako erakundeetan. Horregatik, praktika aldiak, gimnasio, kirol klubetan, ikastetxe, egoitzetan, abentura parkeetan, hipikan…burutzen dira.

Gainberrirentzat funtsezkoa da praktika aldien bidez sortzen den eskola-enpresa harremana. Honek, irakasleen eta sektoreko profesionalen arteko ezagutza eta elkar lana errazten du, honela ikasketen kalitatea hobetuz eta zikloko ikasketak lan merkatuaren benetako eta berariazko beharretara egokitzea ahalbidetuz.

 

LH Dual Intentsiboa

Lanbide heziketa Duala Interntsiboak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu empresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.

LH Dual orokorra derrigorrezkoa den arren, Dual Intentsiboa aukerakoa da. Modalitate honetan, praktika ordu kopurua handitu egiten da eta irakaskuntzaren aldi bat enpresan egiten da. Aukera honetan interesa duten ikasleek, eskaera luzatu beharko dute eta irakasle klaustroak honen ebazpenaren ardura izango du.

LH Dual Intentsiboaren helburua, lanbide heziketa prestakuntza, enpresa eta lan merkatuaren beharretara egokitzea eta  LH ikastetxeen eta prestakuntza prozesuan parte hartzen duten enpresen arteko lotura eta erantzun kidetasun handiagoa ezartzea da.

 

Zer ekarpen egiten die ikasleei?

  • Ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzea eta, horrela, langile kalifikatu gisa lan munduan sartzen laguntzea
  • Kurrikulum profesionala hobetzea
  • Lanbide gaitasunak garatzea lan ingurune erreal batean

Modalitate honekin, enpresen beren erantzukizun sozial korporatiboa eta lanbide heziketa, lan munduaren errealitate sozio ekonomikora hurbilduko duen kultura sustatzen dute eta aldi berean, autonomia erkidegoetako eta estatuko ekonomia produkzio eta zerbitzu sektoreen garapen pertsonalen beharrei erantzuna bilatzen dute.

Informazio gehiago