
Eskolaren eta enpresaren arteko lankidetza Gainberriko hezkuntza proiektuaren oinarrietako bat da. Lanbide Heziketak horrela bakarrik erantzun diezaieke lanbide merkatuaren benetako beharrei, eta gure ikasleak laneratzen lagundu.
Horregatik, LH Duala modalitatean potentziatzen dugu gure goi-maila zikloko ikasleen praktikak, modalitate honetan ikaslearen irakazkuntza eta ikazkuntza prozesuak enpresan eta prestakuntza zentroan konbinatzen baitira. Horrela, gazteek ingurune errealean garatzen dituzte beren gaitasunak, eta gaitasun teknikoak eta espezifikoak lantzen dituzte, hala nola gaitasun pertsonalak, digitalak, komunikaziokoak, sormenekoak, talde lanekoak eta ekimen ekintzailekoak.
LH dualak, ikasleen prestakuntza, enpresa edo erakunde jakin batzuen benetako beharren arabera diseinatzeko aukera ematen du. Ildo berean, lantokiko prestakuntzak, hezkuntza enpresen eta lan merkatuaren benetako beharretara benetan egokitzeko aukera ematen du, eta lan jakin baterako benetan kualifikatutako langileen sarrera errazten du.
Azken urteotan, jarduera fisikoak eta kirol jarduerak asko jendarteratu eta dibertsifikatu diren honetan, funtsezkoa da diziplina desberdinetan espezializatuko diren profesionalak izatea.
Era berean, lanbide heziketa, gaztaroan hasten den eta helduaroan jarraipena duen prozesua bat dela uste dugu. Etengabeko prestakuntzaren bidez, etorkizuneko kirol profesionalak hainbat diziplina edo joeratan espezializatu ahal izango dira, eta erabilera anitzekoak izango dira, erabiltzaile eta eszenatoki profil desberdinei zerbitzua emateko.