
2021-22 ikasturtetik aurrera, Gainberri ikastetxeak etapa berri bat hasiko du Tolosan, Gipuzkoan, eta jarduera fisiko eta kirol arloko heziketa zikloak emango ditu.
Gainberri Kirol Hezkuntzak, Natur Inguruneko Gidari Lanetako eta Aisialdiko erdi-mailako heziketa zikloa emango du, baita gaur egun dauden goi-mailako bi zikloak ere: Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa eta Egokitzapen Fisikoa.
Gurutz Aginagalde Gainberriko zuzendariak esan duenez, “Kolektibo desberdinen artea, jarduera fisikoak eta kirol jarduerak asko jendarteratu eta dibertsifikatu dira azken urteotan. Disziplina desberdinetan espezializatuko diren profesional onak prestatzea funtxeskoa da, eta aldi berean, erabilera desberdinetara eta joera berrietara egokitzeko bailoanitzak direnak. Kiroletako lanbide heziketari esker,, gazte askori lanmunduan sartzen eta erlazionatutako unibertsitate ikasketak egiten agunduko die Gainberrik”.
Horrela ba, Gainberrik, espezialitate askotako lanpostuak eskuratu ahal izango dituzten kirol arloko profesionalak prestatuko ditu, hala nola mendiko edo zaldi turismoko gidariak, aretoko teknikariak, uretako jardueren monitoreak edo jolas animatzaileak.
Heziketa ziklo hauek praktikoak eta bizipenezkoak diren arren, Gainberrik, eskolaren eta enpresaren arteko harremana sustatuko du, besteak beste, LH duala edo Erasmus+ bekak bezalako programekin. Horien bidez, ikasleek ikasketetan zehar lan munduan murgildu ahal izango dute.
Joan den ikasturtera arte, tolosako Gainberri eskola, itunpetutako Herrikide ikastetxeen elkarteko kide zen. Proiektu berri honekin, Tolosaldeko gizartearen eta hezkuntzaren errealitatera egokitzen da, kirol jarduera fisikoan interesa duten gazteen prestakuntza eta laneratze beharrei erantzuna ematea helburu duelarik.
Horrela, Gainberrik Tolosaldeko hezkuntza eskaintzaren motor berritzaile izan nahi du, bertako sare sozial, ekonomiko eta kulturalaren dinamizatzaile bihurtzen den aldi berean.
Gainberri proiektuak, inguruko beste erakunde batzuek bezala, kirol instalazioak erabiltzeko lankidetza hitzarmenak sinatzea aurreikusten du Tolosako Udalaren zein Tolosako eta Tolosaldeko beste erakunde batzuekin, Usabal kiroldegia eta Berazubi estadioa adibide direlarik.