Buscar:

Aste honetan, Tolosako ikastetxe historikoak, Gainberrik, berriro beteko ditu bere gelak haur-hezkuntzako ikastetxe izatetik,  kirol-lanbide heziketako ikastetxea izatera  igaro ondoren.

2021-2022 ikasturtea etapa  berri baten hasiera da Gainberrin, kirol heziketa zikloetako ikasleen lehen promozioarekin. Guztira, 60 ikasle baino gehiagok, 16-25 urte bitartekoak,  hasten dituzte beraien ikasketak, Erdi mailako natura inguruneko gidari lanetako eta aisialdiko teknikaria zikloan, eta Goi mailako egokitzapen fisikoko goi mailako teknikari eta gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko goi mailako teknikari zikloetan.

Gurutz Aginagalde Gainberriko zuzendariak honako hau dio: “Gure lehen ikasturtea hain talde osatu eta zabalekin hasi ahal izateak frogatzen du familia askok konfiantza izan dutela gure proiektuan eta kirolaren arloak eskaintzen dituen prestakuntza- eta lan-aukera guztietan. Beraz, 21/22 ikasturteari erantzukizun, konpromezu eta ilusio osoz ekiten diogu irakasle talde osatu eta hainbat disziplina ezberdinen aditu izateari esker”.

Aste honetan zehar, ikasleak hasiera emango diote ikasturteari, ezagutza bilerak eginez eta horien artean, Izaskun mendira irteera antolatu da,  talde ezagutza eta kohesio dinamikak burutu ahal izateko.