Gainberri ikastetxeko erdi zein goi mailako ikasleek esperientzia elkartrukatzeko astea igaro dute Katalunian, Ginebro Eskolako ikaskiden eskutik, kirol lanbide heziketan ibilbide luzea duen ikastetetxeko kideekin.
Guztira, Gainberriko 49 ikasle Linars del Valles ( Bartzelona) herrira joan dira autobusez, eta Port Aventuran egin dute lehen geldialdia. Behin Ginebroko ikastetxera iristean, ikastetxeko etorkizuneko kirol teknikariak, esperientzia eta aktibitate ezberdinen elkartrukea egin dute TECO, TSEAS eta TSAFeko ikasleek antolatutako kirol, jolas eta aisialdiko jarduera fisikoekin. Egonaldian zehar, inguruko landetxe bat izan dute ostatu.
Natura inguruneko eta aisialdiko gidaritzan, Ginebroko ikasleek Gainberriko erdi mailako ikasleak Montseny ingurune naturaletan zehar gidatu dituzte, oinez zein BTT bidez. Bestetik, eskaladako sarrera saioa ere prestatu diete, honakoa ikastetxean aurkitzen den instalakuntzetan eginez, hurrengo urteari begira bigarren mailan izango duten ikasgaia lantzeko asmoz.
Egokitzapen fisikoan, Fitness eta Wellness konbentzio ekitaldi bat antolatu dute, Ginebroko ikasleek ikasturtean zehar proiektuen ikasgaian prestatu eta landutakoa. Ekitaldi honek jarduera ezberdinak jorratu ditu; crossfit, bodypump,zumba, pilates, nutrizioaren inguruko hitzaldiak etab.
Bestalde, gizarte eta kirol irakaskuntzako eta animazioko ikasleak, padel, eskubaloia eta voleiboleko txapelketa ezberdinak antolatu eta bertan parte hartu dute.
Azkenik, esperientzia honen azken egunean, Gainberri zein Ginebroko erdi eta goi mailako ikasle guztiekin azken talde jarduera bat burutu dute; Mataroko hondartzan, boleiboleko txapelketa ospatu dute.
Arnau Artigas, Gainberriko koordinatzaile akademikoak esperientziaren inguruko hausnarketa egin du: Oso aberasgarria izan da guztiontzat, bai ikasle baita irakasleentzako ere. Lehenik eta behin, bizikidetzaren eta esperientzia ezberdinen trukearen aldetik, baina baita ere, ikastetxeko ikasleek aukera izan dutelako benetako bezeroaren azalean jarri eta bertatik ikusi ahal izan dutelako etorkizunean teknikari gisa egingo duten lanaren eragina. Guretzat, ikaskuntza zerbitzua hauek eta bizipen prestakuntza sustatu eta indartzea oinarrizkoa da.
Beste alde batetik, hurrengo ikasturtean, Gainberriko ikasleak izango dira Tolosara harrera egingo dietenak Kataluniako ikaskideei. Ikasle zein ikastetxeak gogor ekingo dio lanari, elkartrukea zein burutuko diren ekintza guztiak antolatu ahal izateko. Aukera paregabea dela iruditzen zaigu, ikastetxeko ikasleak aukera izan dezaten tekniko gisa lanean aritu eta praktikan jarri ahal izateko bereganatutako konpetentzi eta ikaskuntza ezberdinak zikloan irauten duen bi urteetan zehar.