Buscar:

Irailean, 2022-23 ikasturteari ekin diogu gogoz, erronka eta proiektu berri zein ikaskideen artean elkarbanatuko diren une ezberdinaz gozatzeko gogotsu dauden ikasleekin. Gainberriko ikasgelak berriro ere bete dira, aurtengoan Covid 19 neurririk gabe. 

Joan den ikasturtean, ikastetxeak kirol arloko lanbide heziketan bere lehen urratsak eman zituen, kirol jarduera fisikoen esparruko heziketa ziklo guztiak eskainiz:  Erdi mailan, Natura inguruneko gidari lanetako eta aisialdiko teknikaria eta goi mailan berriz, egokitzapen fisikoko teknikaria eta Gizarte eta Kirol irakaskuntzako eta animazioko teknikaria

Egun, ikastetxeko lehen promozioko ikasleak bigarren mailari ekin diote, beren ikasketak osatzeko nahiarekin. Guztira, 112 ikasle ditu ikastetxeak, beren etorkizun profesionala kirolaren prestakuntzaren bidez uztartzen dutenak. 

Ziklo guztietan planteamendu teoriko-praktiko batekin egiten da lan lehen egunetik. Horretarako, ikasgai gehienak kirol instalakuntza ezberdinetan ematen dira, bai ikastetxe barruan zein kanpoan ere. Gainberri ikastetxean bertan, fitness gela, spinning gela, bizikleta tailerra eta hainbat kanpo espazio ezberdin ditu. Bestetik, ikasleak ere kirol instalakuntza espezializatuetara joaten dira, burutzen ari diren zikloaren arabera ( hipika, igerilekua, rokodromoa, kirol ezberdinetako pistak etab. ) 

Erronka berriak bigarren mailako ikasleentzat 

Erdi mailako bigarren mailako ikasleek surf eta bela saioak egingo dituzte Zarautz eta Donostian. Horretaz gain ere, Lurreko salbamenduko eta eskaladako ikasgaiak ere landuko dituzte.

Goi mailako Egokitzapen fisikoko teknikariaren zikloan, Fitness eta ariketa gidatuen ikasgaiak izango dira erronka berria. Bestetik gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioko zikloari dagokionez, aisialdiko ikaskuntzak landuko dira kanpaldiekin, gizarteratzearekin eta  erramintako gorputz eta kirol jarduera ezberdinekin, halaber, tenis, padel eta euskal pilotarekin. 

 

FP Dual eta Praktika aldiak enpresetan 

Erdi zein goi mailako zikloak, enpresetan burutzen diren praktika aldiak barne hartzen ditu. Praktika aldi hauei esker, ikasleak, zikloaren zehar bereganatutako gaitasun tekniko zein pertsonalak benetako ingurune batean garatzeko aukera izango dute eta honek etorkizun batean lan merkatura sarbidea erraztea dakar. 

Bestetik, FP Dual modalitatean, ikasleak beren ikaskuntza elkarbantuko du ikastetxe eta lantokiaren artean, honen bidez bereganatutako ezagutzak elkarbanatuz, garatuz eta honek ikasketen kalitatea etengabe hobetzea bultzatzen duelarik.