Buscar:
Gainberri - Ciclos Formativos de Deportes en Tolosa

2024-2025 ikasturtetik aurrera, Egokitzapen fisikoko goi mailako teknikari zikloa, Hezkuntza delegaritzatik itunduta egongo da.

Hori dela eta, lehen mailako ikasleen onarpen prozesuaren irizpideak eta matrikula aldien datak, Hezkuntza delegaritzaren urratsei jarraiki burutuko dira.

Egokitzapen fisikoko goi mailako zikloak bi ikasturteko iraupena du eta ikasleek fitness eta wellness programak egin eta garatu ahal izango dituzte kirol eta osasun zentro ezberdinetan, pilates, yoga, hipopresivo, entrenamendu funtzional, aerobic, step,zumba, body combat,body pump eta ziklo indoor ekintza eta klaseen bidez.

 

Irteera profesional ugari

Egokitzapen fisikoko etorkizuneko teknikariek hainbat irteera profesional ezberdin dituzte gimnasioetan, kirol eta osasuna berreskuratzeko zentroetan, kiroldegietan, zein antzeko jarduerak eskaintzen dituzten erakundeetan.

Enpresa zein prestakuntza lantokietan burutzen diren praktika aldiak, aukera bikaina izan ohi dira ikasleentzat. Ikasleei lan mundurako ateak ireki eta aukera ematen die ingurune erreal batean ikasgaietan lortutako konpetentzia profesional zein sozialak garatzeko.

 

Egokitzapen fisikoaren prestakuntzak, Osasuna eta prebentzioan duen garrantzia

Gurutz Aginagaldek azaldu duenez: “Gainberrik osasuna sustatzeko eta gaixotasunak aurreikusteko duen ikuspegiaren gakoa ez da kirolari onen prestakuntza, baizik eta beren disziplinak ondo ezagutzeaz gain, prestakuntza pertsonalizatzeko eta egokitzeko behar diren tresnak dituzten teknikari onak prestatzea da, beti ere segurtasuna funtsezkoa izanik. Hori lortzeko, ikastetxeko irakasle taldea, jorratzen dituzten ikasgaietan irakaskuntza ibilbide luze eta lan esperientzia duten profesionalez osatua dago.

 

Gainberri

Gainberri Tolosako erreferentziazko Kirol Lanbide heziketako zentroa da 2020. urtea geroztik; irakasle talde profesional eta finkatua du, bai eta ikasleentzako laguntzan oinarritzen den lan metodologia ere, honakoa funtsezkoa izanik ikasleen arrakasta akademikorako.

Gainberriko Egokitzapen fisikoko goi mailako heziketa zikloa, ikastaro ofiziala eta Euskadiko Hezkuntza sailak baimendua da.

Ordutegi, eduki, metodologia eta bestelako zehaztapenei buruzko informazio gehiago hemen.

 

Zatoz gu ezagutzera!

Gainberrin jorratzen diren heziketa zikloetan interesa duten familiek aukera dute banakako informazio bilera eskatzeko ikastetxeko zuzendariarekin, gure hezkuntza proiektua ezagutu eta sortu daitezkeen kontsultak eta zalantzak argitzeko.

Horretaz gain ere, datorren Maiatzak 9, ostegunean, ate irekien jardunaldia ospatuko dugu, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Bertaratzea, talde txikietan banatuko da eta beharrezkoa izango da hitzordua izatea.

Informazio gehiago:
Posta elektronikoa: secretaria@gainberri.com
Tel: 943673948
Idazkaritzako ordutegia: Astelehenetik ostiralera 07:45etatik 14:45etara.
c/ Garmendiola Aldapa 2, 20400 Tolosa